Ikastetxean
![Eskolaz kanpo](/sites/default/files/servicios/2022-01/eskolazkanpo_0_0.jpg)
Ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko ekintzak antolatzen ditugu, eskolaren lanaren osagarri. Izan ere, euskararen normalizazioan eskolak ezin du dena egin. Eskolaren eragina mugatua da eta bestelako ekarpenak beharrezkoak dira. Dindaia Fundazioak D ereduko ikastetxeetan aisialdiko ekintzak antolatzen ditu, aisialdiak eskaintzen dituen aukerak baliatuta euskararen erabilera bultzatzeko.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: Eskolaz kanpoko ekintzen helburu nagusia euskararen erabileran eragitea da, haurren artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea.
Euskararen erabilera sustatzeaz gain, besteko helburu hauek lantzen ditugu ere:
- Haurrek bere denbora librea era eraikitzale eta emankorrean bizitzea.
- Modu dibertigarrian beren gustuko gaietan sakondu eta gozatzea.
- Elkarlana eta parte-hartzea bultzatzea
JOLAS ORDUETAKO DINAMIZAZIOAK
ESKOLA ORDUETAN AHOZKOTASUNA LANTZEKO EKINTZAK: HITZ ETA PITZ, DRAMATIZAZIO JOLASAK...
HAUR ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK: IKAS TEKNIKAK, MEKANOGRAFIA...