Dindaia Fundazioa

Nor gara

Dindaia Fundazioa 2004 urteko azaroan sortu zen. Hiru urte lehenago, hezkuntza arloan eta euskararen normalizazio arloan ziharduten zenbait lagunek euskarazko aisialdiko eskaintza kalitatezkoa eta hezitzailearen beharra ikusi zuten. Rikardo Ederrak erronkari heldu eta Dindaia Fundazioa sortzeko bideari ekin zion. Mota guztietako ekintzak burutzen ditu Dindaiak aisialdiaren arloan, aisialdia integralki garatzeko ekintzak, haurren garapen prozesua ahal den eta orekatuena izan dadin.

Quiénes somos
Psikologian lizentziadunak, gizarte langileak, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan diplomatuak eta helduen alfabetatze eta euskalduntzean aritutako pertsonez osatutako lan talde sendoa gara.
Psikologian Lizenziadunak
Gizarte Langileak
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Dilpomatuak
Helduen Alfabetatze eta Euskalduntzean aritutakoak

Zerbitzuak

Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu: ikastetxean eskolaz kanpoko ekintzak eta jolas orduen dinamizazioak; herri eta auzoetan kanpaldi irekiak eta era askotako tailerrak; familiei zuzendutako jolas eta kanten ikastaroak, Parkean Euskaraz saioen dinamizazioa; formazioa aisialdiko begiraleentzat, Kilika Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako onlineko egitasmoa...