2026ko Kanpaldiak
PLAZA LIBREAK Izen ematea gauzatze ahala izan da.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Adina izatea edota txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea.
- D ereduko ikasleak izatea.
- Nafarroan erroldatuko haurrek lehentasuna izango dute.
Informazioa gehiago behar baduzue: 650 758 454 telefonoan 10:00- 16:00.
DESKRIBAPENA
UDAN HONDARTZARA GOAZ!
Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.
BETETA! Juan Sebastian Elkano aterpetxea, Hondarribia: itsasontziz ibilaldia Txingudiko badian, jolasak hondartzan, mendian buelta eta Higerreko itsasargira bisita, talde erronkak, joko pistak, herria ezagutzeko eta gaubelak. Abuztuaren 2an, autobusa goizeko 10:00etan Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 6an, eguerdiko 13:00etan itzuliko gara.
PLAZA LIBREAK Txurruka aterpetxea, Orio: Surf klasea Zarautzen, jolasak eta bainuak Zarautz eta Orioko hondartzetan, mendi buelta, erronkak taldeka, joko pistak herria ezagutzeko eta gaubelak. Aterpetxean bertan igerilekua eta kirol pistak ditu. Abuztuaren 11an, autobusa goizeko 9:30etan Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 16an, eguerdiko 13:00etan itzuliko gara.
UR EKINTZAK ZUHATZAN!!
Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.
ZUHATZAKO IRLAn. Arrauna, piragua, pedalo, windsurf, optimist, eskalada, irlako ginkana eta gaubelak egingo dituzte besteak beste.
Autobusa goizeko 9:00etan Berriozartik aterako da eta Etxarrenen eta Altsasun geldialdia egingo dugu. Eguerdiko 12:15etan Berriozarrera itzuliko gara.
1. TXANDA: BETETA!
- Abuztuak 6 - 11
- LH 5. – 6. (burututako maila)
- 270 €
2. TXANDA: PLAZA LIBREAK
- Abuztuak 11 - 16
- LH 6. - DBH 1. (burututako maila)
- 270 €
3. TXANDA: BETETA!
- Abuztuak 16 - 22
- DBH 2. – 3. (burututako maila)
- 300 €
MATRIKULAREN ITZULKETA
- Matrikularen %80a itzuliko da, apirilaren 14tik kanpaldia hasi baino astebete bat lehenago baja ematen bada, honako kasuetan soilik:
-
-
- Gaixotasun edo istripua ( medikuaren frogagiria beharko da).
- Ustekabeko edo arrazoi larriagatik. (frogagiria behako da).
-
-
- Kanpaldia hasi baino aste bete lehenago baja ematekotan, matrikularen %50a itzuliko da honako kasuetan soilik:
- Gaixotasun edo istripua ( medikuaren frogagiria beharko da).
- Ustekabeko edo arrazoi larriagatik. (frogagiria behako da).

