EUSKARA FRESKOA: AISIALDIKO BEGIRALEENTZAKO FORMAZIOA.

22-10-2021

D ereduan ikasitako gazte askok, nahiz eta euskaraz ikasi, ahozkotasunean gabezia daukate. Gehienek, klaseetatik haratago ez dutelako euskara egunerokotasunean erabiltzen. Ondorioz, kosta egiten zaie egoera ez-formaletan euskaraz aritzea.
Ikastaro honetan aisialdiko egoeratan haurrekin modu naturalean komunikatu ahal izateko tresnak, eta haientzat hizkuntza eredu izateko baliabideak landuko ditugu.

HELBURUAK

  • Euskara ez-formalan trebatzea
  • Haurrekin euskaraz aritzeko baliabideak jasotzea
  • Jariotasuna lantzea

ORDUTEGIA
Ostiralero, 9:30-11:30

GAIAK

  • Kirol Begiraleentzako baliabideak
  • Sare Sozialak
  • Haserretzeko eta iraintzeko tailerra
  • Sentimenduak adierazteko tailerra
  • Erdal makuluak