KANPALDIAK 2026

25-02-2026

IZEN-EMATEA

MARTXOAK 24, goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara.

www.dindaia.eus -en. Izena emango dutenen artean ZOZKETA egingo da.

MARTXOAK 25, 16:00etatik aurrera webgunean onartutakoen zerrenda argitaratuko da.

MARTXOAK 27, 14:00ak arte ORDAINKETA egiteko epea izango da.

Epe horretan ordaintzen ez bada, plazari uko egiten zaiola ulertuko da.

Martxoaren 30ean,  goizeko 10:00etan plaza libreak webgunean jarriko ditugu. Egun horretatik aurrera izen ematea gauzatze ahala izanen da.

 

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Adina izatea edota txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea. 
  • D ereduko ikasleak izatea.
  • Nafarroan erroldatuko haurrek lehentasuna izango dute.

Haur/ gazte gutxiengo kopururik egon ezean kanpaldia bertan behera geratuko da, eta apirilaren 14an abisatuko dugu. Kasu honetan, ordaindutakoaren %100 itzuliko dizuegu. 

ITZULKETA:
Ordaintzeko epearen barruan abisatuz gero, %100a itzuliko da
(kudeaketa gastua kenduta 3€). Apirilaren 14ra arte.

Informazioa gehiago behar baduzue: 650 758 454  telefonoan 10:00- 16:00.

 

ZOZKETA

Izen ematea egitean haur bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio. Zenbaki hori zozketan sartuko da.  Zozketa zenbaki batetik aurrerako hurrenkeran izango da.

     Bestelako irizpideak:

  • Txandari dagokion adina izatea edota txanda bakoitzean eskatutako mailan egotea. 
  • D ereduko ikasleak izatea.
  • Nafarroan erroldatuko haurrek lehentasuna izango dute
  • Generoaren araberako parte hartze orekatua.

 

 

DESKRIBAPENA

UDAN HONDARTZARA GOAZ!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.

Juan Sebastian Elkano aterpetxea, Hondarribia: itsasontziz ibilaldia Txingudiko badian, jolasak hondartzan, mendian buelta eta Higerreko itsasargira bisita, talde erronkak, joko pistak, herria ezagutzeko eta gaubelak. Abuztuaren 2an, autobusa goizeko 10:00etan Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 6an, eguerdiko 13:00etan itzuliko gara.

  • Abuztuak 2 - 6
  • LH. 2-3-4 (burututako maila)
  • 250€

Txurruka aterpetxea, Orio: Surf klasea Zarautzen, jolasak eta bainuak Zarautz eta Orioko hondartzetan, mendi buelta, erronkak taldeka, joko pistak herria ezagutzeko eta gaubelak. Aterpetxean bertan igerilekua eta kirol pistak ditu. Abuztuaren 11an, autobusa goizeko 9:30etan Berriozartik aterako da. Irurtzunen eta Latasan geldialdia egingo dugu. Abuztuaren 16an, eguerdiko 13:00etan itzuliko gara.

  • Abuztuak 11 - 16
  • LH 5.-6. (burututako maila)
  • 290€

UR EKINTZAK ZUHATZAN!!

Udan haurrek begiraleekin batera EUSKARAZ bizipen eta ekintza dibertigarriak biziko dituzte.
ZUHATZAKO IRLAn. Arrauna, piragua, pedalo, windsurf, optimist, eskalada, irlako ginkana eta gaubelak egingo dituzte besteak beste.

Autobusa goizeko 9:00etan Berriozartik aterako da eta  Etxarrenen eta Altsasun geldialdia egingo dugu. Eguerdiko 12:15etan Berriozarrera itzuliko gara.

1. TXANDA: 

  • Abuztuak 6 - 11 
  • LH 5. – 6. (burututako maila)
  • 270 €


2. TXANDA: 

  • Abuztuak 11 - 16
  • LH 6. - DBH 1. (burututako maila)
  • 270 €


3. TXANDA:

  • Abuztuak 16 - 22 
  • DBH 2. – 3. (burututako maila)
  • 300 €