INAUTERI ASTEKO HIRI TAILERRAK 2026
Otsailaren 16tik 20ra
MALETA IBILTARIA
Haur Hezkuntzako haurrei zuzenduta.
Ordutegia:
8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30 - 9:30 eta irteera 13:30 - 14:30)
Maleta ibiltari bat mundutik barna ibili ondoren, gurera dator, ekarri dituen jolas, eskulan, abesti ,dantza, mozorro eta abar gurekin partekatzeko.
MUNDUARI BIRA
Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. maila bitarteko haurrei zuzenduta.
Ordutegia:
8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30 - 9:30 eta irteera 13:30 - 14:30)
Munduan barna diren jolas, kirol eta istorioak ezagutzeko aukera izanen dugu, etxetik urrun joan gabe, lagunartean.
GOTORLEKUAREN MISTERIOA
Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. maila bitarteko ikasleei zuzenduta.
Ordutegiak:
A) aukera: 8:30 - 14:30 (Sarrera 8:30 - 9:30 eta irteera 13:30 - 14:30)
B) aukera 10:00-14:00
Gotorlekuaren misterioa asmatzeko, ateraldiak egingo ditugu eta gure trebetasunez baliaturik kirol jolasak, jolas kooperatiboak, esperimentuak eta beste hamaika ekintza burutuko ditugu. Gure helburua lortuz gero mozorro festa batekin ospatuko dugu.
