EUSKARAZ KILIKA APIRILAREN 19AN BERRIRO ABIAN

22-10-2021

EUSKARAZ KILIKA Nafarroa Garaiko D ereduko haurrei zuzendutako egitasmoa da, eremu eta herri desberdinetako haurrak sarean elkartzeko aukera ematen duena. Bideo-deien bitartez hezitzaileak euskaraz hitz egiteko eta elkarrizketak sortzeko aukerak proposatuko ditu.

Jarduera D ereduan ikasten duten LH3tik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta dago eta oraingo honetan apirilaren 19tik 29ra. Osotara 40 minutuko 8 saio izango dira astean bi egunez astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan.

Doako ekintza da, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Informazio gehiago nahi izatekotan gurekin harremanetan jar zaitezkete info@dindaia.eus-en edo 650758454 zenbakira deituz.