XAMARIKO 2020

Kaixo lagunok,
 
Ezohiko egoera  larri hau bizitzea tokatzen ari zaigu. Eta honek gure bizitza erabat aldatu digu. Besteak beste Xamariko eguna orain arte ospatzen genuen moduan bertan behera uztera. Baino ez genuke nahi egun hau zuekin ospatu gabe gelditu. Horregatik proposatzen dizuegu aurten Xamariko etxeetako sutondoetik ospatzera.
 
Egun hauetan zehar hainbat kontu, ekintza, asmakizunez... gozatzeko aukera izango duzue behean aurkituko dituzuen esteketan klikatuz, aldi berean zuek ere email honetara xamariko@gmail.com zuen ekarpenak, marrazkiak, argazkiak, bideoak ... bidali ahalko dizkiguzue. 
 
Ea guztion artean inoiz ez bezalako Xamariko alaia eta indartsua prestatzen dugun. Sorpresatxoren bat ere egon daiteke.
 
Ez genuke agurtu nahi gure indar eta animoak eman gabe. 
 
Animatu eta parte hartu.!!!.
 
 
 
XAMARIKOREN LAGUNEN BIDEOAK

BIDEOAK IKUSTEKO ESTEKAN KLIKATU (Para ver los videos clicar en el enlace):

1.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=6-DBfxXSLq4 p> 

2.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=d8hPA-iv3kU

3.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=B6yL4JssNQ8&t=1s

4.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=KlNpkoHXU_g&t=1s

5.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=ZSfuTk_9XMQ

6.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=5qqf4RY-Eus

7.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=fNo0laO6T1Q&t=2s

8.bideoa https://www.youtube.com/watch?v=oReMvGez_Ic

 

RIKARDO EDERRA II.MIKRO-IPUIN LEHIAKETA 2020

ANIMA ZAITEZ GURE Xamariko maitekorraren istorioak sortzera!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nor zen Rikardo Ederra?

Euskararen eta euskal irakaskuntzaren alde lan handia egin zuen pertsona da Rikardo Ederra (1959-2007). Sortzen-en bultzatzaileetako bat izan zen. Euskararen normalizazioaren bidean, aisialdiak erabileran duen garrantziaz aspaldi ohartuta, 2004. urtean Dindaia Fundazioa sortu zuen, haur eta gazteentzako euskarazko kalitatezko aisia eskaintzeko helburuarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 650 758 454 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic