Laguntza klaseak
Programa hau gurasoen esku jartzen dugun baliabidea da, eskolan errefortzu bat behar duten D ereduko haurrak laguntzeko. Ikas-prozesuan zailtasunak dituzten 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago (ez dago ordea ikas-prozesutik at arazoak izan ditzaketen haurrei zuzenduta).
Ikas-prozesuan eskolako materialekin egingo dugu lan, ikasteko teknikak eskura jarriko dizkiegu (ohiturak, antolakuntza, eskemak, ulermen-irakurketa…) eta etxeko lanen buruketan lagunduko ditugu, betiere argi izanda beraiek direla lanok burutu behar dituztenak, gure laguntza ondoan izango dutelarik.
Taldeak txikiak izanen dira, gehienez jota 4 haurrek osatutakoak.