DBH
Bigarren Hezkuntzako Gazteei zuzendutako ekintzen helburu nagusia euskararen erabilpenean eragitea da, haien artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea.
Eskaintza:
TAILERRAK
- MUSIKA (Musika elektronikoa, musika sorkuntza berria, grabazio programak, ordenagailu bidezko DJ, musika talde bat nola sortu…)
- INFORMATIKA (Photoshop, windows office, Argazki edizioa, bideo edizioa, Blog-ak, sare sozialak, software librea…)
- ARTE EDERRAK
- ANTZERKIA
- BATUKADA
- ZU ZEU DISEINATZAILE (arropa, apaingarriak…)
- GORPUTZA ASTINDU (Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza)
- SASKIBALOIA
- MEKANOGRAFIA
- SENDABELARRAK/PRODUKTU EKOLOGIKOAK…
- AKROESPORT
- YOGA ETA ERLAXAZIOA
- EUSKAL DANTZAK
- PIRATEN GORDELEKUA "ESCAPE ROOM": 22min. (4-5 lagun taldea) txanda bakoitzeko.
JOLAS ORDUEN DINAMIZAZIOA
Patio garaian haientzako erakargarriak izan daitezkeen ekintzak egitea proposatuko diegu. Aisialdian eta EUSKARA presente izan nahi dugu, euskara ongi pasatzearekin lotu dezaten.