RIKARDO EDERRA II.MIKRO-IPUIN LEHIAKETA 2020

 

 

II. CONCURSO DE MICRO-CUENTOS RICARDO EDERRA 2020

 

GAIA: Xamariko pertsonai majikoa da, misteriotsua eta ikustezina. Bihurria, langilea, maitakorra, eskuzabala, euskararen herria maite duena,…

Lehiaketan LH3- LH6 bitarteko ikasleek parte-hartu dezakete.

Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bat aurkeztu ahalko du, gehienez 100 hitzekoa.

Martxoaren 28ra arte mikro-ipuina helbide honetara bidali dezakezue: xamariko@gmail.com

Saridunak Xamariko egunean esango dira eta Facebook-en argitaratuko ditugu apirilaren 15etik aurrera.

 

ANIMA ZAITEZ GURE Xamariko maitakorraren historioak sortzera!!!

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Nor zen Rikardo Ederra?

 

Euskararen eta euskal irakaskuntzaren alde lan handia egin zuen pertsona da Rikardo Ederra (1959-2007). Sortzen-en bultzatzaileetako bat izan zen. Euskararen normalizazioaren bidean, aisialdiak erabileran duen garrantziaz aspaldi ohartuta, 2004. urtean Dindaia Fundazioa sortu zuen, haur eta gazteentzako euskarazko kalitatezko aisia eskaintzeko helburuarekin.

 

 
Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 650 758 454 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic