PARKEAN EUSKARAZ

2-6 urte bitarteko haurren familientzat jolas eta tailerrak euskaraz

 

 

Euskaraz ikastea nahikoa da?

Adituen esanetan, 0-6 adin tartea oso berezia eta garrantzitsua da umeen garapenean, orduan ezartzen baitira hainbat ikasketa-prozesuren oinarriak, hala nola, hizkuntzak ikasteko behar direnak. Gerora ere ikas daiteke, baina, adin honetan, transmisio multzo ezberdinetan (etxeko giroa, hezkuntza arautua eta aisia) edukitzen diren ikaspen eta esperientziek aurrerago euskaraz normaltasunez hitz egiteko oinarri sendoa finkatuko dute.

Gure seme alabek euskarazko murgiltze ereduan ikasi arren, eskolatik at gaztelaniaz aritzen dira. Lagunekin, aisialdiko eskaintzan... benetan aukera gutxi dago euskaraz funtzionatzeko.

Zer da Parkean Euskaraz? Txantrea, Arrotxapea, Iturrama-Donibane, Arrosadia, Sarriguren eta Antsoaingo familia euskaldunek aisian euskaraz funtzionatzeko aukera izango dute jolas eta tailer antolatu ezberdinak baliatuta.

Guraso-haur, guraso-guraso eta haurren arteko harremanen hizkuntza ohiturak euskaratu eta, eskolatik kanpo euskaraz funtzionatuko duen talde bat sortzea da helburua, herriari edo auzoari lotuta”. Maiatzeko azken bi asteetan eta ekaineko lehenengo astean 3 saio antolatu dira, asteko saio bat.

izena emateko: https://labur.eus/parkeaneuskaraz

 

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic