EUSKARAZ KiLIKa

Aisialdiko ekintzak online

Dindaia Fundazioak proiektu berri bat jarri du martxan: EUSKARAZ KiLIKa. Bizi dugun egoeran haur eta gazteek aukera gutxiago dute aisialdiaz gozatzeko. Eta aisialdia euskararen erabilera bultzatzeko ezinbesteko tresna da. Hau ikusita onlinezko ekimen hau prestatu dugu.

Proiektua Nafarroako Gobernuarekin hitzartua da, eta doan eskaintzen da.

Zertan datza?

Haurrak taldeka elkartuko dira online plataforma batean, eta begirale baten laguntzaz elkarrekin jolas desberdinak eginen dituzte. Zortzi saio dira, bakoitza 40 minutukoa. Nafarroako D ereduko 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Egitasmo honen helburuak honakoak dira:

  • Haurrak euskaraz trebatzea (eta eskolan hobeki aurrera egin dezaten erraztea).
  • Nafarroako haur euskaldunen artean euskarazko harremanak sortzea.
  • Haurrek eta gazteek euskaraz gozatzeko aukera izatea: euskara modu ludiko eta dibertigarrian praktikatzea.
  • Pandemia egoeran aisialdi euskaldun, ez lehiakor eta sortzailea bultzatzea.

Aukerak:

IZEN EMATEKO EPEA OTSAILAREN 25etik MARTXOAREN 8ra

izen ematea

 

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic