Dindaia Fundazioa

Dindaia Fundazioa

Aisialdia eta euskara

Aisialdia eta Euskara. Bi hitz hauekin laburbiltzen da gure lana. Nafarroan euskararen presentzia eta erabilera bizitzaren esparru guztietan bermatuta egon beharko litzateke. Dindaia Fundazioak bere txikitasunetik euskararen normalizazioan lagundu nahi du, haur eta gazteei aisialdiaren arloan euskaraz bizitzeko aukerak eskainiz.

Eskaintza Kalitatezkoa bermatzeko, arlo desberdinetako profesionalekin kontatzen dugu: psikologoak, irakasleak, euskara irakaskuntza mundutik datozenak, arte eta sorkuntzaren ingurukoak… Eta guzti honen gainetik gogoa: gauzak ongi egiteko gogoa, haurrak zoriontsu izateko gogoa.

Berriak

PARKEAN EUSKARAZ 2021-2022

IZEN AMATEA ZABALIK!!!!

Auzoko parke batean biltzea astean behin jolasean euskaraz ibiltzeko. 2-6 adin-tartean haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, beraz, familiaka antolatuta dago, haur bakoitzeko guraso, senide edo lagun euskaldun edo ia euskaldun baten parte-hartzea beharrezkoa izanda. Talde bakoitzean, bi azpitalde banatuko dira, 2-3 urtekoak eta 4-5-6 urtekoak. 
 
 HELBURUAK :
·        Familiarteko harremanak euskalduntzea, gurasoak umeen eredu izanda.
Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic