Badator Xamariko Eguna 2016

Festa mundiala Mendillorri auzoan, apirilaren 23ean.

Dindaiarekin ikasturte osoan zehar parte hartzen duten haur, guraso eta monitoreak batuko dituen festa eguna izango da;

Bide batez, Rikardo Ederra Dindaia Fundazioaren sortzailea izandakoari, berak ereindako hazien uzta eskaintzeko asmoa dugu, bera izan baitzen Dindaia Fundazioaren baitara Xamariko pertsonaia ekarri zuena.

Apirilaren 23az berezi eta majiko bihurtuko da: Tailerrak, jolasak, musika, batukada saioak, dantza, gorputza astindu, margoketa eta jantzi-diseinuen erakustaldia,  eta sorpresa mordoa!

 

Xamariko 2014 - Zizur Nagusia
Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic