Ludotekak

Haurren garapenerako tresna nagusia jolasa da. Jolasean ikasten dute mundua ezagutzen, hitz egiten, jolasa bizitzarako entrenamendua da. Bere berdinekin jolastuz mugak ezarri eta gainditzen dituzte, errespetatzen ikasi eta arauak apurtzen ikasi ere, munduari neurria hartuz.

Ludoteka, beraz, gune garrantzitsua izan daiteke haurraren garapen osoa bultzatzeko, planteamendu egoki batetik abiatuz gero. Jolasen eta jostailuen gunea da Ludoteka, haurrentzako gunea,  beren berdinekin aritzeko, heldua –ludotekaria- beti eskuragarri baina ez protagonista.

Nafarroako hainbat herri eta auzoetako ludotekak kudeatzen ditugu, ordutegi eta maiztasun ezberdinekin. Euskararen erabilera sustatzeko espazio honetako jardueraren ardatza jolasa da, berau garapenerako bitarteko bezala ulertuta,eta zenbaitetan familia eta lana uztartzeko bitartekoa bihur daiteke ere.

Gaur egun Xulapain (Juslapeña), Etxauri eta Goizuetako ludotekak kudeatzen ditugu.

 

Xulapain (Juslapeña)

Xulapaingo Udal Ludoteka bailarako 3 eta 12  urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, D zein A ereduko haurrentzat hain zuzen ere.

Eskola oporretan zabalik dago, 9:00etatik 14:00etara.

Xulapaingo Ludoteka, espazio libre eta esperimentazio gune bat da. Honek, errespetuan oinarritutako harremanak eraikitzeko aukera ematen digu. Klima honetan oinarrituta, haurren autonomia sustatuko da, eta eguneroko gatazka txikien konponbideak bideratzen lagunduko dugu.

Goizueta

Goxali  ludoteka,  Goizuetako haur eta gazteei zuzendutako aisialdi gunea da. Jolaserako,  harremanak eraikitzeko eta  irakurketa eta etxeko lanak sustatzeko  espazioa  hain zuzen ere. Aisialdi aberasgarria, elkarreragin eta garatze prozesua sustatzen duen espazioa da Goxali.

Zerbitzua Ikasturtean zehar  ematen da ,urritik maiatzera, eta  astean  bitan zabalik dago, astelehen eta  ostiraletan  17:00etatik 19:00etara.

Etxauri

Etxauriko “Sagutxo Ludoteka” 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Erabiltzen  dugun tresna nagusia jolasa da. Esperimentazioa eta sorkuntzarekin zerikusia duten ekintzak proposatzen dira, material desberdinez baliatuz, haurren  irudimena eta sormena sustatzeko.

Jolas eta ekintza desberdinen bidez haurrak euskararen mundura hurbiltzea da helburu nagusienetariko bat. Horretarako, D ereduan matrikulatuak ez  dauden haurrei espazio berezi bat eskaintzen diegu: “Solas Jolas” proiektua.

Ikasturtean zehar  ematen den zerbitzua da, irailetik  maiatzera, astelehen, astearte eta ostegunetan 17:30etatik 19:30etara.

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic