Haur eskolak

Dindaiaren sorreran haur eskolak kudeatzeko laguntza eskatu ziguten. Gure ekinbidea ez izan arren abentura honetan murgildu ginen arrazoi desberdinengatik. Arrazoi nagusiak honakoak dira:

  • Bitarteko gutxi dituzten herri eta elkarteei lana erraztea eta bigarren hizkuntzaren murgiltze prozesuan laguntzea.
  • Haur Eskolen eredu jakin batengan sinesten dugu, haurraren eredu jakin batengan sinesten dugun neurrian:

Haurrak gaitasun osoa du eta bere ezagupenaren eraikitzailea da. Gure oinarriak konfidantza eta errespetua dira. Jaiotzen den momentutik haurra eskuduna dela uste dugu, bere garapenaren protagonista eta sustatzailea. Ikas prozesua bere meritua da, bere ekintzen eta baliabideen erabileratik datorkiona.

Haur eskolak:

  • Aurizberriko Haurren Txokoa Haur Eskola.
  • Oltza Zendeako Udal Haur eskola.
  • Uharte-Arakilgo  Pausoka Haur Eskola.
  • Basaburuko Ttikiena txikien eskola.
  • Arantzako Pelettiki 2 urteko txikien eskola.
  • Amaiur Ikastolako 2 urteko gela.
Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic