Euskeraz jolasean

JOSTAILUEN ERAKUSKETA ETA HITZALDIA

Familia-arteko harremanak landu eta euskaraz gozatu!

Hitzaldi-erakusketa honen helburu nagusia euskararen transmisio egokia sustatzea da: jolasaren oinarrian hizkuntza dago, kasu honetan euskara. Gure seme-alabekin jolastean euskara bitarteko eta helburu bihurtzen dugu. Familiartean jolasten sortzen den giroa berezia da eta horregatik garrantzitsua da jolas eta jostailuak egokiak izatea. Gaur egun izugarrizko eskaintza dago merkatuan, eta eskaintza honen aurrean egokiena aukeratzeko irizpideak behar ditugu. Hitzaldi-erakusketa honetan Jolas eta jostailuen ezaugarriak aztertuko ditugu eta gurasoei gida eta aholkularitza eskainiko diegu.

JOLASTUKO GARA?

Gurasoentzako jolasen ikastaroa

0 urtetik 6 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei  zuzendutako jolasen ikastaroa. Elkarrekin euskaraz jolasteko laguntza eskaini nahi dugu ikastaro honen bidez, baliabide desberdinak erabiliz: euskal kantak, jolasak, talde dinamikak  etab.

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic