A eredua

Jolas eta ekintza desberdinen bidez A ereduko haurrek euskararen mundura hurbildu eta hiztegia aberasteko aukera izanen dute.

Honetarako ekintza berezi bat eskaintzen dugu: SOLAS JOLAS. Jolas eta ekintza ezberdinen bidez haurrak euskararen mundua hobeki ezagutzea lortu nahi dugu. Denetarik egiten dugu: sukaldaritza, mahai jolasak, antzerkia….. Haien zaletasunak kontuan hartzen ditugu ikasturteko plangintza egiterakoan.

Helburu nagusia euskararekiko jarrera positiboa bultzatzea da, Euskara arlo akademikotik ateratzea eta arlo ludikoan kokatzea, euskara eskolan ikasten den derrigorrezko hizkutzatzat soilik har ez dezaten.

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic