Besteak

Hitz eta Pitz

Hizkuntza arazoak dituzten haurrei zuzendutako ekintza da, eta modu dibertigarri eta atseginean errefortzu linguistikoa lantzeko bideratuta dago. Hizkuntza gaitasuna hobetzeko ekintzak planteatzen zaizkie. Orientatzaileak erabakitzen du nork hartzen duen parte ekintzan.

Helburu nagusia:

Modu jostagarri batez Euskara landu eta indartu.

Helburu zehatzak:

1.- Haurrari komunikatzeko behar dituen tresnak erraztea.
2.- Lasaigarria den giroa lortzea haurraren komunikazio erosoa lortzeko.
3.- Haurrak dituen akatsik nabarmenak zuzentzen saiatzea.
4.- Ulermenean eragitea.

MEKANOGRAFIA

Bereziki 6. mailako haurrentzat zuzendutako ekintza. Adin honetan gero e ta maizago lanak ordenagailuz aurkeztea eskatzen zaie. Behatzak ondo jartzea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. Erabiliko ditugun programak euskaraz egongo dira eta jolas ugari izango dituzte klaseak hain aspergarriak ez suertatzeko. Hala ere, jolas guztiak mekanografiarekin zer ikusia dute.

LIBURUTEGI-ZAINTZA (etxeko lanak egiteko)

Saio honek haurrei etxeko lanak egiteko tartea eskaintzea du helburu. Ez da derrigorrezkoa joatea eta isiltasuna eskatzen zaie beste kideei errespetua zor baitiegu. Haurrek etxeko lanak edo ikasi nahi dutenean baino ez dira joaten. Normalean bi txanda egiten dira eguerdiko 1etatik 1.30etara  eta 1.30etatik 2etara. Tokia egonez gero ordu osoa geratzeko aukera izango dute.

GOIZEKO HAURTZAINDEGIA

Goizeko lehen orduan haurrak monitore batekin egoteko aukera eskaintzen dugu. Zerbitzu hau lan egiten duten gurasoentzat pentsatuta dago, goizeko 9ak baino lehen haurrak  eskolan utzi ahal izateko.

EKAINEKO HIRI TAILERRAK, GABONETAKO HIRI TAILERRAK, BAZKO ASTEAN HIRI TAILERRAK ETA UDALEKUAK.

Ikus Egonaldiak (ESTEKA)
 

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic