Aixe aisialdia

Aixe aisialdia proiektuaren helburu nagusia euskararen erabilpenean eragitea da, haurren artean euskarazko harremanak bultzatzea eta euskara bere arlo ludiko eta ez-formalean erabiltzea. Bide  batez, haien zaletasunak kontuan hartuz bestelako helburuak  lantzen dira: elkarlana, hezkidetza, bizikidetasuna…

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza urtez urte berritzen joan gara, garrantzitsua iruditzen baitzaigu haurren zaletasunak aldatzen joaten diren heinean gu horietara moldatzea.
Azken urte hauetan ere, badira hainbat baliabide eta programa abian jarri ditugunak, eskolaz kanpoko ekintzak kalitatezkoak izan daitezen: Xamarikoren proiektua, begiraleen formazioa, programazioak sortu, begiraleen koordinazioaz arduratzen diren “ ikastetxeetako arduradunak”, hiru hilabeteko boletinak... 

Kalitatea da gure erronka nagusia, eta horretarako beharrezkoak diren neurriak sortu eta moldatzen ditugu. Horretara dago bideratuta ikasturte erdialdera pasatzen dugun inkesta.
Hau guztia guraso elkarteekin batera aurrera eramaten dugu. Horregatik bereziki aipatu nahi dugu guraso elkarteen inplikazioa eta  musutruk egiten duten lana.  Azken finean, gure proiektuaren arrakasta elkarlanean datza.

Dindaia logo
Oianondoa 8, Behea - Berriozar - 948 266 240 | info@dindaia.eus
Diseinu eta garapena Tantatic